Gizartea -

Gertaera

Bost urteko ume bat hil da Verako (Almeria) ur-parke batean

Umea atrakzio batean zegoen bihotz-biriken geldialdia pairatu zuenean. Ikerketa bat martxan jarri da gertaeraren nondik norakoak aztertzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko ume bat hil da itota Verako (Almeria) ur-parkean zegoela, Europa Pressen datuen arabera. Istripua atzo jazo zen 19:30ak aldera.

Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du martxan Verako Auzitegiko 3. salan gertatutakoaren nondik norakoak ikertzeko.

Adingabea Cuevas del Almanzorakoa zen eta bihotz-biriken geldialdia pairatu zuenean parkeko osasun zerbitzuko langileek zaindu zuten umea. Baina ezin izan zuten ezer egin umearen bizitza salbatzeko.

Europa Pressek jakinarazi duenez, umea Verako mojen kongregazio batekin zegoen ezbeharra jazo denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea