Gizartea -
Israelgo agintarien debekua
Hainbat legebiltzarkideri Gazan sartzea eragotzi diete
Euskaditik bidaltzen den laguntza humanitarioa ondo iristen dela ziurtatzera joan diren legebiltzarkideei Israelgo agintariek ez diete Gazan sartzen utzi.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzatik Gazara laguntza humanitarioa ondo iristend ela ikustera joan den ordezkaritzari Israelgo agintariek ez diete bertara sartzen utzi eta beraz, etxerako bideari ekin diote.
Mikel Basabe Aralar alderdiko legebiltzarkidea eta Leopoldo Barreda popularra daude hara joan direnen artean.
Behin Gazako eremura sartuta, Euskaditik bidaltzen duten laguntza humanitarioa ondo iristen dela ikustea zuten helburu, besteak beste. Edozein kasutan, ezin izan dute egin Israelgo agintariek ez dietelako Gazan sartzen utzi. Hori dela eta, etxerako bidea hartu dute.