Gizartea -

Hondamendi naturalak

Valentziako golkoko hondartzek 32 metroraino atzera egin dute Gloriaren eraginez

13 hildako eta 10 desagertu utzi zituen denboraleak Espainiako Mediterraneoan, eta milioi euroko galerak azpiegituretan eta etxebizitzetan.

Malvarrosa hondartzaren irudia, Valentzian. Argazkia: EFE
Malvarrosa hondartzaren irudia, Valentzian
Malvarrosa hondartzaren irudia, Valentzian. Argazkia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gloria ekaitzaren ondorioz, Valentziako golkoko hondartzek 11,1 metro batez beste egin dute atzera eta, hainbat puntutan neurtu dutenez, hondartzek 32 metrorainoko galera izan dute. Zehazki, Vinaros (Castellon) eta Denia (Alacant) udalerrien arteko hondartzak dira atzera egiten dutenak.

Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren Ingugiro Geografikoaren Kartografiaren eta Teledetekzioaren ikerlari talde batek kaleratutako txostenaren ondorioak dira, Gloria ekaitza heldu baino sei egun arinago eta geroago kostalde horretako 200 kilometrotan egindako analisiaren ondorioz.

13 hildako eta 10 desagertu utzi zituen Gloria denboraleak Espainiako Mediterraneoan, eta milioi euroko galerak azpiegituretan eta etxebizitzetan. 8,4 metrorainoko olatuak izan ziren, eta arazo larriak jazo ziren elurragatik, haizeagatik eta euriagatik.

Josep Pardo, Jesus Palomar eta Carlos Cabezas Valentziako Unibertsitate Politeknikako ikerlariek Sentinel 2 satelitearen irudiak hartu dituzte informazio-iturri gisa, denboralea izan aurretik (urtarrilaren 6 eta 16an) eta geroago (urtarrilaren 26an), eta kostalde-ertzaren atzera-egitea neurtu dute. Talde horrek garatutako SHOREX tresna informatikoa erabili dute analisia egiteko, eta Valentziako golkoko kostalde-lerro osoa kartografiatu dute, lau metroko zehaztasunarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Valentzia albisteak Lurrikaretan hildakoak Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak