Gizartea -

EZBEHARRA

Sutea izan da Trapagarango txatartegi batean eta ke ugari zabaldu da inguruan

San Vicente errepideko industriagune batean sutea piztu da gaur goizean, eta urrundik ikusi ahal izan da kea. Ez da inor zauritu, baina leihoak ixteko gomendatu diete inguruko bizilagunei.

07:10ak aldera piztu da sutea Trapagaren. Argazkia: Iker Salgado
07:10ak aldera piztu da sutea Trapagaren.
Ke-laino handia zabaldu da Trapagaranen, txatartegi batean izandako sutearen ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da gaur goizean Trapagarango San Vicente errepideko industrialdean dagoen txatartegi batean. Ez da inor zauritu, baina leihoak ixteko gomendatu diete inguruko bizilagunei, inguruetan izugarrizko ketzarra zabaldu delako.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:10 aldera eman dute sutearen abisua eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak. Zehazki, Bizkaiko sei suhiltzaile parketako kideak joan dira bertara, zortzi kamioirekin.

16:00ak aldera oraindik lanean jarraitzen zuten. Une honetan, kontrolpean dute sutea, baina ez dago erabat itzalirik.

Antza denez, txatartegi kanpoaldean piztu da sua, hainbat material pilatuta zeuden toki batean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.

Bizkaiko Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, orduak beharko dituzte sua guztiz itzaltzeko.

Arriskurik ez dagoela esan dute, baina inguruko bizilagunei etxeko leihoak ixteko gomendatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Trapagaran Albisteak