Gizartea -

Eguraldia

Euria, nagusi datozen egunetan

Gaur tenperaturek gorantz egingo duten arren, euri-jasak eta trumoiak ekar litzaketen hodeiak sortuko dira. Eguraldia ez da aldatuko hurrengo egunetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, gaur, astelehena, tenperaturek gora egingo dute. Zeruan hodei asko izanda hasiko dugu eguna, baina horrek aurrera egin ahala ostarte handiak ikusiko ditugu. Arratsalde-gau aldean euri-jasak eta trumoiak ekar litzaketen hodeiak sortuko dira. Ekialdeko haizea ibiliko da; tenperaturak kostaldean 25 ºC-ra igoko dira eta 28-31 ºC-ra barnealdean.

Asteartean eguraldiak okerrera egingo du. Zerua hodeiez estalita egongo da eta baliteke euria egitea, bereziki egunaren bigarren zatian, leku batzuetan zaparrada indartsuak botatzeko aukera egongo da. Tenperaturak 20- 23 ºC-ra jaitsiko dira.

Asteazkenean euri-jasekin jarraituko dugu eta berriz ere giro ezegonkorrena egunaren bigarren zatian emango bada ere, kantauriar isurialdean egingo du euri gehien. Ipar-haizea ibiliko da. Ipar-haizeak indartsu joko du. Tenperaturek 20 ºC inguruan jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea