Gizartea -

Save the Children

EAEn pobrezia arrisku handiena dutenak guraso bakarreko familien haurrak dira

Bakarrik bizi diren familia txikiak eta amak, aitona-amonak dituzten familiak eta klase ertaineko familia handiak bereziki pobreziaren eta bazterketaren eraginpean daude.

GKEaren txostenaren aurkezpena. Argazkia: Save the Children
GKEaren txostenaren aurkezpena
Haurrak dituzten 50 mila familia baino gehiago pobrezia arriskuan Euskadin

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn pobrezia pairatzeko arrisku handiena duten haurrak ama bakarrekoak eta familia txikikoak dira, Save the Children erakundearen txosten baten arabera.

GKE horrek "Arriskuan dauden familiak" izeneko txostena argitaratu du asteazken honetan, haurrak dauden etxeak nolakoak diren eta zein neurritan dauden pobreziaren eraginpean erakusteko.

Ikerketa horren arabera, EAEn adingabeak ardurapean dituzten familien bost profil adierazgarri identifikatzen dira, eta horietako hiru pobreziaren eta bazterketaren eraginpean daude bereziki.

Arrisku-ordenaren arabera, familia txikiak eta bakarrik bizi diren amak dira (38.501 etxe), aitona-amonak dituzten familiak (13.495 etxe) eta klase ertaineko familia handiak (90.529 etxe).

Bazterketa-arrisku gutxien duten familiak dira landa-eremuetan bizi diren kualifikazio handiko familiak (23.551 etxe) eta klase ertaineko familia txikiak (55.968 etxe).

"EAEn 142.000 etxetan bizi dira pobrezia edo bazterketa soziala jasateko arrisku handia duten haurrak", adierazi du Sara Polok, Save the Children EAEko haurren politiken arduradunak.

"Bakarrik dauden amen % 42k ezin die aurre egin ustekabeko gastuei, hozkailu baten hausteari, esaterako; aitona-amonak dituzten 10 familiatik 2k ezin dute etxea tenperatura egokian mantendu, eta, pentsa genezakeenaren kontra, klase ertaineko 5 familia handietatik 1 pobrezia-egoeran daude", dio Polok.

Save the Childrenen ustez, beharrezkoa da oraindik ere Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) aldatzea, haur-pobreziaren aurkako borrokan eraginkorra izan dadin, adingabeko 120 euroko gutxieneko zenbatekoa bermatzeko.

Erakundeak proposatutako neurrien artean dago eskola-segregazioarekin amaituko duen estrategia publiko baten beharra, haurren aukera-berdintasuna bermatzeko; etxebizitzarako laguntzak zabaltzea; eta familia horiei lehentasuna ematea kalitatezko enplegu-politikak diseinatzerakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Giza eskubideak Gosea Gobernuz Kanpoko Erakundeak