Gizartea -

Lokala bortxatze

Gizon bat atxilotu dute Villabonan, udaletxera sartzeagatik aulki batean lo egiteko

Indarkeria eta kalteak egotzi dizkiote. Udaletxera sartu da eta aulki batean lo egiten aurkitu dute. Ordu batzuk lehenago, atari bateko atea jotzeagatik identifikatua izan zen.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du, indarkeria eta kalteak egotzita, Villabonako udaletxera sartu ostean. Udal-bulegoetako ate nagusia indarrez irekita omen zegoen.

03:30 jota zirenean, Villabonako udaletxeko instalazioetan alarma aktibatu dela jakinarazi diote Ertzaintzari.

Herritarren babeserako patruila bat bertaratu da, eta ate nagusia irekita zegoela eta kalteak zituela egiaztatu du.

Agenteek eraikinaren barrualdea miatu dute, eta gizon bat aurkitu dute bigarren solairuan, aulki baten gainean lo. Gizona mozkortuta zegoen, eta Hernaniko ertzain-etxera eraman dute.

Pertsona hori ordu batzuk lehenago identifikatu zuten, goizaldeko ordu bata aldera, atari bateko atea jotzeagatik. Hala ere, ez zuen kalterik eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Villabona Albisteak