Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Lehendakariak babes osoa eskaini die legez kontrako adopzioen biktimei

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarekin batera, ANADIRekin, adopzio irregularrek eragindakoen elkarte nazionalarekin, bilera bat izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehendakariak Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarekin batera joan da ANADIRekin, adopzio irregularrek eragindakoen elkarte nazionalarekin, bilera bat izan du. Lehendakariak babes osoa eskaini die legez kontrako adopzioen biktimei.

Aurtengo urtarrilaren amaieran, ANADIRek demanda bat aurkeztu zuen Estatuko Fiskaltza Nagusian, lapurtutako 261 haurren kasuak salatzeko; horietatik 40 kasu Euskadikoak ziren. Oran jada 70 kasu dira. Handik gutxira, ANADIRen Euskadiko ordezkariek bilera izan zuten Idoia Mendia sailburuarekin, jaioberrien ospitaleetako heriotzetan jarraitzen diren protokoloen eta erregistroetan frogak lortzeko arazoen inguruan eztabaidatzeko, besteak beste.

Sailburuak bere saileko biktimei laguntzeko zerbitzua eskaini zien, eragindako familiek laguntza psikologikoa izan dezaten. Gaur, lehendakariak eskaintza hori berretsi du eta Eusko Jaurlaritzak kasu horiek ebazteko eskaini dezakeen laguntza guztia biktimen esku jarri du.

Zehazki, Eusko Jaurlaritzak hasieratik eskaini du Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren aholkularitza eta laguntza psikologikoa, zerbitzu horrek ematen duen lege-jardueren inguruko informazioarekin batera. Orain arte, 20 kasuri eman zaie arreta, hamarri Gipuzkoan eta beste hamarri Bizkaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea