Gizartea -
Nafarroa
Pertsona bat atxilotu dute guardia zibil bati eraso egitea egotzita, Altsasun
Atxilotua Iruñera eraman dute eta epailearen esku utziko dute larunbat honetan, agintariaren aurkako atentatu delitu bat leporatuta.
agencias | redacción
Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du gaur Altsasun guardia zibil bati eraso egitea leporatuta. Guardia Zibila Garcia Ximenez kalean bertaratu zen edukiontziak gurutzatu zituztelako bertan ostegun goizaldean, eta orduan izan zen ustezko erasoa.
Atxilotua Iruñera eraman dute eta epailearen esku utziko dute larunbat honetan, agintariaren aurkako atentatu delitu bat leporatuta, Efe albiste-agentziak zabaldu duenez.
Bertsio ofizial horren arabera, ostegun goizean, seiak aldera, aipatu kalean pertsona batzuk edukiontziak gurutzatzen ari zirela jakin zuen Guardia Zibilak, eta bertaratutakoan lau pertsona identifikatu zituzten. Orduan, horietako batek eraso arina egin omen zion agenteetako bati. Osasun zerbitzuek artatu zuten guardia zibila.
Ustezko erasotzailea identifikatua zegoen, eta gaur atxilotu dute.