Gizartea -
SUSTOA
Lau gazte erreskatatu dituzte Mutrikun, itsasgorak haitz batean harrapatu eta gero
15:25 aldera erreskatatu dituzte. Saturraran hondartzako haitz handi batean harrapatuta geratu dira marea igo denean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau pertsona, tartean adin txikiko bat, erreskatatu behar izan dituzte gaur arratsaldean Mutrikun, marea igo eta harrapatuta geratu ostean.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Bizkaiko Gurutze Gorriak erreskatatu ditu gazteak 15:25 aldera. Saturraran hondartzako haitz handi batean harrapatuta utzi ditu itsasgorak.
Hiru helduk eta adin txikiko batek osatzen zuen taldea. Erreskatatu eta Ondarroako Portura eraman dituzte.
Bizkaiko Gurutze Gorriak bere Twitter kontuan esan duenez, onik daude guztiak:
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea