Gizartea -
Gipuzkoa
Gizonezko bat hil da Olaberriko etxebizitza batean izandako sutean
18:00ak inguruan piztu da sua, bost solairuko eraikin bateko hirugarren pisuan, Aristrain etxeetan.
agentziak | erredakzioa
54 urteko gizonezko bat hil da gaur Olaberriko (Gipuzkoa) etxebizitza batean piztutako sutean, suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.
Sutea 18:00ak inguruan piztu da hiru solairuko eraikin bateko hirugarren pisuan, Jose Maria Aristrain etxeetan.
Suhiltzaileak bertaratu direnerako, biktima erabat kiskalita zegoen gela batean zegoen, eta Segurtasun Sailak zehaztu du bertan bizi zen gizonezkoa dela erredurekin hildakoa.
Gainera, bi emakume kea arnasteagatik artatu eta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.
Ertzaintzak ikerketa jarri du abian sua zerk eragin duen argitzeko, baina dirudienez, sofa batean piztu da.
Auzitegi-medikua dagoeneko joan da Olaberrira, eta gorpua eramateko baimena eman du.