Gizartea -
Trafiko-istripua
Astelehenean Iruñean autoak harrapatu zituen gazteak, koma egoeran
Gidabaimena indargabetua zuen eta droga proban positibo eman zuen gidariak harrapatutako bikotearen osasun egoerak okerrera egin du, eta gizonezkoa atzeraezinezko koma egoeran dago.
eitb.eus
Aurreko astelehenean Iruñean gidabaimena indargabetua zuen eta droga proban positibo eman zuen gidariak harrapatutako bikotearen osasun egoerak okerrera egin du: 31 urteko gizonezkoa atzeraezinezko koma egoeran dago, eta 30 urteko emakumea atzo sartu zen koman.
Diario de Navarra-k jakitera eman duenez, gidariari 2013an kendu zioten gidabaimena, eta anfetaminen eraginpean zegoen astelehenean bi gazte horiek Iruñeko biribilgune baten ondoan harrapatu zituenean.
Biak Zaintza Berezien Unitatean daude ospitaleratuta, eta atzo nabarmen egin zuten okerrera buruan dituzten kolpeen ondorioz, aipatu iturrien arabera.