Gizartea
Bizkaia
Pertsona bat zauritu da Berrizen, N-634 errepidean izandako istripu larri batean
eitb.eus
Istripua 10:45 aldera gertatu da, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dutenean. Errepidea itxi dute, bi noranzkoetan, 12:00ak arte.
-
Suhiltzaileak lanean. Argazkia: @BomberosBizkaia
Pertsona bat zauritu da gaur goizean N-634 errepidean, Berrizen (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 10:45 aldera gertatu da, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dutenean. Larrialdietarako zerbitzuek erreskatatu dute harrapatuta geratu den gidarietako bat.
Errepidea itxi dute bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira, baina egoerak bere onera egin du ordu batzuk geroago.
#N634 Km 77 #Berriz-en errepidea IREKITA #Istripua amaituta.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 13, 2020
FIN de accidente, carretera ABIERTA #N634 Pk 77 #Berriz #Trafikoa
#N634 Km 77 #Berriz-en errepidea itxita norantza bietan, larrialdietako zerbitzuak lanean, #Autopilaketak.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 13, 2020
En el accidente grave de la #N634 Pk 77 #Berriz carretera cortada en ambos sentidos, servicios de emergencia trabajando, retenciones. #Trafikoa https://t.co/WIxQpqgy5Y