Gizartea -

Salaketak

Tafallako taberna bat salatu dute, baimendutako edukiera laukoizteagatik

Gehienez ere 54 lagun hartzeko lizentzia izan arren, 176 bezero erregistratu dituzte asteazken gauean.

Tafallako taberna batek Legeak araututakoa baino 122 bezero gehiago baimendu ditu. Foruzaingoa
Tafallako taberna batek Legeak araututakoa baino 122 bezero gehiago baimendu ditu.
Tafallako taberna batek Legeak araututakoa baino 122 bezero gehiago baimendu ditu. Foruzaingoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak Tafallako taberna bat salatu dute, baimendutako edukiera laukoizteagatik; izan ere, 54 lagunentzako edukiera duen lokalean 176 pertsona zenbatu zituzten, ikuskapen bat egiten ari zirenean (jarduera-lizentziak baimendutakoa baino 122 bezero gehiago).

Ostegun goizaldean, patruila bat ostalaritza-establezimenduen ohiko kontrola egiten ari zen bitartean (ordutegiak, tabakoa, adingabeak eta alkohola, zarata eta lizentziak ikuskatzen ari ziren). Arau-haustea jakinarazi ondoren, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokion txostena egin, eta zehapen-espediente bat ireki diote, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen 2/1989 Foru Legea larriki hausteagatik.

Cintruenigoko lokal bat salatu dute, larrialdietako irteera ixteagatik

Foruzaingoaren beste patruila batek Cintruenigoko lokal baten kontrako salaketa jarri du, larrialdiko irteera ixteagatik, 2/1989 Foru Legea larriki hautsirik. Erriberako lokalen ikuskapen bat egiten ari zirela, akta bat idatzi behar izan zuten lokalak segurtasun neurriak betetzen ez zituelako.

Akta horretan, establezimenduaren titularrari jakinarazi zitzaion zer ondorio izan zitzakeen hautemandako arau-hausteak, eta segurtasun-neurriak ez betetzea leporatu zioten.

Cerradas las salidas de emergencia de un local d Cintruénigo

Cintruenigoko lokal batek ez ditu segurtasun-neurriak betetzen. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Cintruénigo