Gizartea -

Zirkulazioa

Istripu batek auto-ilarak sortu ditu A-8an Bilbon, Donostiarako norabidean

Hiru autok egin dute talka, eta errei bat itxi dute, baina ez da zauriturik izan. Ostiraleko 07:45 aldera jazo da.

Auto-ilarak sortu dira, istripuaren ondorioz. Argazkia: EiTB.
Auto-ilarak sortu dira, istripuaren ondorioz.
Auto-ilarak sortu dira, istripuaren ondorioz. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zirkulazio-istripu batek auto-ilarak sortu ditu ostiral goizean A-8an Bilbon, Donostiarako norabidean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Hiru autok egin dute talka, horren arabera, baina ez da inor zauritu. Istripua 07:45ean gertatu da, aipatutako errepideko 113,9. kilometroan, eta garabi bat joan behar izan da ibilgailuetako bat eramatera.

Horrez gain, beste bi istripu izan dira goizean Bizkaian: bietako bat, Bilbon bertan izan da, 07:15ean, eta bestea, Ortuellan, 08:00ak aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Bilbo berriak Bizkaia EAE Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Albisteak AP8