Gizartea -
Ostegun gauean
Hiru auto kaltetu dira zaborrontzi bat erre ostean, Zarautzen
Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutea zergatik eta zelan piztu zen argitzeko.
Erredakzioa
Etxepare kalean (Zarautz) erre den zaborrontzi batek kalteak eragin ditu inguruan aparkatuta zeuden hiru autotan, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.
Sua, oraindik ez dakite zelan piztu zen, 00:25 pasatxo zirela hasi zen herri gipuzkoarreko alde zaharrean eta bertara Ertzaintzaren eta Suhiltzaileen hainbat auto joan dira, eta handik minutu batzura erabat itzali dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea