Gizartea -

Hondartzen egoera

Carabela portugaldarra ez da agertu gaur Gipuzkoako hondartzetan

Nolanahi ere, haizearen balizko norabide aldaketei adi egon behar da, marmoka gehiago ekartzen dituen egiaztatzeko. Atzo, 'inbasioa' egin zuten Zarautzen eta Donostian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carabela portugaldarra ez da agertu gaur Gipuzkoako hondartzetan, atzo Zarautzen eta Donostian ''inbasioa'' egin eta gero, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Nolanahi ere, haizearen balizko norabide aldaketei adi egon behar da, marmoka gehiago ekartzen dituen egiaztatzeko.

Atzo, 41 pertsona artatu behar izan zituzten Zarautzen, ziztaden ondorioz.

Marmokak Ondarretara eta Kontxara ere iritzi ziren.

Carabela portugaldarraren ziztada oso mingarria da, baina marmoka mota hori oso erraz da ikustea, ur gainean igeri egiten baitu eta more kolore bizikoa baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea