Gizartea -

Istripua mendian

Igorreko mendizale bat hil da Asturiasen

66 urteko gizona Tesorero mendiaren magal batetik erori da, Cabrales udalerrian. Ezbeharra mendiaren iparraldean gertatu da, 300 bat metroko mazelan.

Guardia Zibila mendizalearen gorpua erreskatatzen. Irudia: Barne Ministerioa
Guardia Zibila mendizalearen gorpua erreskatatzen. Irudia: Barne Ministerioa
Igorreko bizilagun bat hil da Asturiasen, mendi-magal batetik erorita

0:48

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igorreko (Bizkaia) 66 urteko gizon bat hil da larunbat honetan, Tesorero mendiaren magal batetik erorita, Cabralesen (Asturias).

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, 112-Asturias larrialdi zerbitzuak istripuaren berri eman du 14:10 aldera. Ezbeharra Tesorero mendiaren iparraldean gertatu da, 300 bat metroko mazelan.

Guardia Zibilaren helikoptero bat bertaratu da. Gorpua erreskatatu eta eraman du. Cangas de Oniseko Guardia Zibilaren Mendi Taldeak (Greim) ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Igorre albisteak Asturias Mendiko istripuak