Gizartea
HAIZE UFADA GOGORRAK
Abadiñoko kiroldegiaren teilatuaren zati bat altxatu du haizeak
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Astolako kiroldegia itxi egin du oraingoz Abadiñoko Udalak. Igande honetan, gainera, 129 km/h-ko haize ufadak neurtu dituzte Bermeon eta 117 km/h-koak Trapagaranen.


Haize bolada bortitzak izan dira otsailaren 16 honetan Bizkaian. Ondorioz, arazo batzuk izan dira eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute hainbat kasutan. Abadiñoko kasuan, adibidez, Astola kiroldegia itxi egin behar izan dute denboraldi baterako, haizeak teilatuaren zati bat altxatu baitu.
Gertaera horren ondoren, Udalak kiroldegiaren inguruko aparkalekua hustu du eta inguruko autoak handik mugitu dituzte, segurtasuna bermatze aldera.
Udal arduradun eta teknikariek bilera egingo dute bihar, kalteak zenbaterainokoak diren baloratzeko eta konponketa lanak hasteko.
Igerilekuak itxita egongo dira teilatua konpondu arte, eta gimnasioa erabili daitekeen edo ez biharko bileran erabakiko dute.
Suhiltzaileek lana izan dute haizegatik Getxon, Erandion, Portugaleten, Barakaldon, Ermun...
Retirada antena caída en #Muskiz y árbol caído en #Sopuerta #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) February 16, 2020
Jausitako antena bat kentzen Muskizen eta zuhaitz bat Sopuertan #Suhiltzaileak
Imágenes toldo retirado de andamio en #Barakaldo #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) February 16, 2020
Barakaldon aldamio batetik kendutako olana #Suhiltzaileak pic.twitter.com/49e7DmyCAm
#Erandio, retiramos restos del portón de la carretera y regresamos #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) February 16, 2020
Erandion, langaren zatiak errepidetik kendu eta bueltan #Suhiltzaileak pic.twitter.com/n2HW2JnMEn
Retirada de antena caída Calle Mayor #Getxo #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) February 16, 2020
Jausitako antena bat kentzen Getxon #Suhiltzaileak pic.twitter.com/2LVDsBpHy8
129 km/h-ko haize ufadak Bermeon eta 117 km/h-koak Trapagaranen
Bermeon dagoen Matxitxakoko estazio meteorologikoak 129 km/h-ko haize ufadak erregistratu ditu, eta Arboledan, Trapagaranen, 117 km/h-koak. Urduñan 110 km/h-ko indarrarekin jo du haizeak.
Euskalmetek jakitera eman duenez, haizeak horren gogor jotzen ez duen Bizkaiko zonaldeetan ere ufada gogorrak izan dituzte: 83 km/h-koak Sestaon eta 81 km/h-koak Bilbon, Deustu auzoan, adibidez.
Bestalde, haize bolada indartsu horiek direla eta, suhiltzaileek Gaztaineta mendian piztutako sutea itzaltzeko zortzi ordu baino gehiago behar izan zituzten bart, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.