Gizartea -

Neurriak

Donostiako Pasealeku Berria itxita, olatu handiak espero direlako

Era berean, oinezkoek debekaturik izango dute Haizearen orrazia eta Leizaola pasealekuetan sartzea.

Olatuak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Olatuak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Olatuak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Pasealeku Berria 08:00etatik aurrera itxita egongo da oinezko zein ibilgailuentzako astelehen honetan, olatu handiak espero baitira, Udalak jakitera eman duenez. Abisua horia izatetik laranjara pasa da.

Era berean, oinezkoek debekaturik izango dute Haizearen orrazia eta Leizaola pasealekuetan sartzea.

Debekuak astearte eguerdira arte indarrean izango dira, Udalak zehaztu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak