Gizartea -
Nafarroa
Sute batek kalte material handiak utzi ditu Tuterako bingo batean
Garrak aireztapen-hodien bidez zabaldu dira lokalaren barrualdera, eta, beraz, bertan zegoen jendea lokaletik atera dute; ez dute inor artatu behar izan.
Agentziak | Erredakzioa
Sute batek kalte material handiak utzi ditu Tuterako bingo batean, baina ez da inor zauritu.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 23:10 aldera piztu da sua, Justizia Jauregiaren ondoko eraikinaren beheko aldean dagoen joko-aretoaren aire girotuko aparatuetan izandako leherketa baten ondorioz.
Garrak aireztapen-hodien bidez zabaldu dira lokalaren barrualdera, eta, beraz, bertan zegoen jendea lokaletik atera dute; ez dute inor artatu behar izan.
Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, bingoaren gainean dauden etxebizitzetako bizilagunak ere ebakuatu dituzte, kea atarira iritsi eta eraikineko eskaileretatik zabaldu baita.
Suhiltzaileek, 03:00ak aldera amaitu dituzte lokala aireztatzeko eta garbitzeko lanak. Suak sabaiaren zati bat eta altzariak kiskali ditu. Horrez gain, ur-hodia hondatu da eta keak dena belztu du.