Gizartea -

Nafarroa

Burlatako gazte bat atxilotu dute, Cordovillan auto bati kalteak egiteagatik

21 urteko gizonezkoak eztabaida izan zuen merkataritza-gune bateko aparkalekuan beste gidari batekin, eta, ondoren, kalteak egin zizkion haren autoari.

Foruzaingoak gertakariaren argazki hau zabaldu du.
Foruzaingoak gertakariaren argazki hau zabaldu du.
Burlatako gazte bat atxilotu dute ika-mika baten ostean auto bati arrastoak egiteagatik

0:39

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak Burlatako gizon bat atxilotu du, Cordovillako merkataritza-gune bateko aparkalekuan auto bati kalte egiteagatik. Hain zuzen ere, gizonak (21 urte ditu) kalteak egin dizkio auto horretan, merkataritza-guneko segurtasun-kamerek agerian utzi dutenez.

Foruzaingoak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, ibilgailuaren jabeak salatu zuen gertaturikoa. Jabearen hitzetan, autoa Cordovillako merkataritza-gune bateko aparkalekuan zuen aparkatuta. Horren arabera, ibilgailua aparkatu ostean autoaren atea ireki zuenean, ondoan zegoen auto bat jo omen zuen, eta auto horren jabearekin eztabaidatu zuen.

Merkataritza-dendatik irtendakoan, bere ibilgailuko bi atetan (gidariaren aldeko bietan) kalteak zituela ikusi zuen: objektu zorrotz bat erabiliz egindako bi marra zituen. Kalte horiek konpontzeko aurrekontua 700 eurotik gorakoa da.

Hori dela eta, gertatutakoa argitzeko beharrezko ikerketa egindakoan, Foruzaingoak gaztea atxilotu zuen, kalteen delitu bat egotzita. Eginbideak Fiskaltzara eta Iruñeko guardiako epaitegi batera bidali dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Nafarroa gaur Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Burlata bideoak Albisteak Foruzaingoaren albisteak