Gizartea -

Gertaera

Txirrindulari bat larri dago auto batek Bergaran aurretik eramanda

Gertatutakoa argitu gabe dago. Zauritua 47 urteko gizonezkoa da eta Arrasateko ospitalera eraman dute. Auto-gidariak zauri arinak izan ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari batek zauri larriak izan ditu auto batek harrapatuta. Herrizaingo Sailaren arabera, ezbeharra GI-627 errepidean izan da, Bergara inguruan.

Istripua 12:30ean gertatu da, Arrasateko noranzkoan, Donostian matrikulatutako auto batek txirrindularia aurretik eraman duenean.

Kolpearen ondorioz, txirrindularia, 47 urteko gizonezkoa, anbulantziaz zauri larriak zituela eraman dute Arrasateko ospitalera.

Auto-gidariari dagokionez, zauri larriak izan ditu eta osasun zentro batean artatu dute. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea