Gizartea -
0 mailako gertakaria
Asco II zentral nuklearreko hainbat ur-ponba gelditu dira
23:00ak aldera alga asko sartu dira ibaiaren ura hartzen duen bidean, hori dela eta zenbait ponpa automatikoki gelditu dira, eta horrek gorabeherak eragin ditu potentzian.
Erredakzioa
Tarragonan dagoen Asco II zentral nuklearrak gorabeherak izan ditu potentzian, ibaitik ura sartzeko erabiltzen dituzten bideetan alga asko sartu ondoren zenbait ur-ponpa gelditu direlako. Hala ere, ez dago arriskurik ez pertsonentzat ezta ingurumenarentzat ere.
Horrela adierazi du Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN), zentraleko arduradunak gertakariaren berri eman eta gero, 23:00ak aldera.
Alga asko bapatean sartu zenez, zirkulaziorako zenbait ur-ponpa tarteka geldirik egon ziren, eta horrek gorabeherak eragin zituen sortutako potentzian, alegia, gehienezko potentzia termikoaren % 20 baino gehiagoko gorabeherak.
Kargak % 100etik % 55era egin zuen behera, baina segurtasun sistemek modu egokian erantzun zuten eta zentrala egonkor dago gertakariaren ostean, Gertakati Nuklearren Nazioarteko Eskalan 0 mailakatua.