Gizartea -

Zorigaitza mendian

Pirinioetan hildako mendizaleei azken agurra eman diete Portugaleten

Igandeko 12:00etan ireki dute hil kapera Portugaleteko La Auxiliadora tanatorioan eta zabalik egon da 18:30ak bitartean; ordu horretan elizkizun bat egin dute bi gazteei azken agurra emateko.

Bi mendizaleen hilotzak Iruñetik Portugaletera eraman zituen autoa. Argazkia:EITB
Bi mendizaleen hilotzak Iruñetik Portugaletera eraman zituen autoa. Argazkia:EITB
Bi mendizaleen hilotzak Iruñetik Portugaletera eraman zituen autoa. Argazkia:EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaletek agur esan die Pirinioetan hildako mendizaleei.&' || 'nbsp; Anie mendiaren magalean hil diren bi mendizaleen hil kapera zabalik izan da Portugaleteko La Auxiliadora tanatorioan igandeko 18:30ak arte. Ordu horretan elizkizun egin dute tanatorioan bertan bi gazteei azken agurra emateko.

Larunbatean arratsaldeko 17:30ak aldera iritsi ziren Portugaletera 37 eta 40 urteko bi gazteen hilotzak, Iruñean autopsia egin ostean.

Heriotzaren arrazoiak

Momentuz, autopsiaren emaitzak jakitera eman arte ez dakite zergatik hil ziren bi mendizaleak. Hori bai, hipotesi nagusiaren arabera, hipotermiak jota hil ziren.

Hipotesi horrekin bat dator Jose Antonio Salterain mendizale bizkaitarraa, bi portugaletetarrak bizirik azkenekoz ikusi zituena, alegia. Salterainek Euskal Telebistako kamerei esandakoaren arabera, eurekin Anie gailurrera iristeko bi ordu falta zitzaizkienean gurutzatu zen, asteartean eguerdiko 12:30ak aldera.

Handik ordu bat eta erdira, ordea, 14:00ak aldera, testigu horrek azaldu duenez lainoa sartu zen, inguru horretan oso arriskutsua den fenomenoa, "laberinto bat" baita. Beraz, Salterainen ustez, lainoarekin bidea galduko zuten, eta gero ez zuten aurkitzea lortuko. Gau horretan, gainera, ekaitzak jo zuen inguruan.

Hiru egunez bilaketa lanetan aritu ostean, ostiralean larrialdi zerbitzuetako kideek Portugaleteko bi mendizaleen hilotzak aurkitu zituzten.

Banderak haga erdian

Portugaleten banderak haga erdian daude zorigaiztoko albistearen berri izan zenetik. Modu horretan, Udalak elkartasuna erakutsi nahi die Jon Alvarez eta Naiara Larrinagaren senitartekoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea