Gizartea -

Ordu aldaketa

Larunbat honetan jarriko da udako ordutegia indarrean

Martxoaren 28an (larunbata), 02:00etan 03:00ak izango dira.

2020ko martxoaren 28an (larunbata), 02:00etan 03:00ak izango dira. Argazkia: EFE
2020ko martxoaren 28an (larunbata), 02:00etan 03:00ak izango dira.
2020ko martxoaren 28an (larunbata), 02:00etan 03:00ak izango dira. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren atarian helduko da ordutegia aldatzeko unea. Martxoaren 28tik 29rako gauean erlojuak ordubete aurreratu beharko dira: 02:00etan 03:00ak izango dira. Udako ordutegia sartuko da modu horretan indarrean. Aurtengo ordu aldaketa une berezian heldu da COVID-19 gaixotasuna dela izan. Izan ere, herritarrak euren etxeetan isolatuta daude eta askoz ez dut euren egunerokoan ordu aldaketa nabarituko.

 Europar Batasunean, ordutegi aldaketa urtean bitan (martxoko eta urriko azken igandean) egingo zela erabaki zuten agintariek 2001ean.

Europako herrialdeek 2020ko apirilera arteko epea dute udako edo neguko ordutegiarekin gelditzen diren erabakitzeko. Udako ordutegiarekin geldituz gero, azken ordu aldaketa 2021eko martxoan izango da. Negukoan gelditzen diren herrientzako, berriz, 2021eko urrikoa izango da azkena.

Espainian, Gobernuak egungo ordu aldaketekin jarraitzea erabaki zuen martxoan, eta ordutegi bat aukeratzekotan, adituei agindutako ikerketak "ez zuen argibiderik eman". Izan ere, Ikerketa Soziologikoen Zentroaren arabera, herritar gehienek nahiago dute udako ordutegia. Adituek, ordea, negukoa gomendatzen dute.

Ordutegi aldaketa 1974an orokortzen hasi zen, petrolioaren lehen krisia gertatu zenean. Orduan, herrialde batzuek eguzki-argia gehiago aprobetxatzea eta argindar gutxiago kontsumitzea erabaki zuten. 

Ordu-aldaketarekin, Espainiako Estatuko etxebizitzetako argiztapenean 300 milioi euro inguru aurreztuko dira (batez beste, 6 euro, etxebizitza bakoitzeko, eta 210, eraikin eta enpresa bakoitzeko), Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) arabera.

Ordu-aldaketaren kontra dagoenik ere bada. Horien arabera, ordu-aldaketak eragin txarra dauka gizakien eta animalien osasunean, batez ere melatoninari lotuta, proteina horrek antolatzen baitu lo egiteko ohitura.

Aldaketak eragina du gizakion gorputzean; arinak, baina osasunari lotutakoak. Adituen arabera, ondorioak behin-behinekoak dira pertsona osasuntsuen kasuan. Gorputza hiruzpalau egunetan ohitzen da udako ordutegira. Hala ere, estatistika batzuek diotenez, istripuen tasak gora egiten du apur bat ordu-aldaketaren ondorengo egunetan.

Adituek zenbait gomendio ematen dituzte aldaketari ahalik eta ondoen aurre egiteko; siesta egiteko denbora murriztu eta aldaketa egin aurreko egunetan 15 minutu lehenago jaikitzea, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Udaberriko albisteak Ordu aldaketa Uda