Itxi

2020/02/20

20:54

Gizartea

Nafarroa

Hegazkin txiki bat erori da Noainen, eta pilotua hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Abioneta aparkatuta zegoen ibilgailu baten gainean erori da. Noaingo aireportuan lur hartu baino pixka bat lehenago motor batek huts egin dio.

0:51
Hegazkin istripua Noainen / EiTB
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hegazkin txiki bat erori da arratsalde honetan Noainen eta pilotua hil egin da, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Bera bakarrik zihoan abionetan.

Ezbeharra 18:20 inguruan gertatu da. Kirol-hegazkina Sabadellen (Bartzelona) abiatu da eta Noaingo aireportuan lur hartu behar zuenean erori egon da.  

Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, pilotuak aireportuaren kontrolari ohartarazi dio motor batean arazoak zituela eta larrialdiko lurreratzea egin behar zuela. Tamalez, aireportura iritsi aurretik erori egin da.  

Hegazkin txikia kalean aparkatuta zegoen kotxe baten gainera jausi da, eta ibilgailuak su hartu du. Ezbeharra etxe baten ondoan jazo da, baina ez da zauriturik izan.

Argindar-sare bat behera erori da eta Iberdrolako teknikariek esku hartu behar izan dute.

Foruzaingoa, Guardia Zibila, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira istripuaren tokira.

Istripuak ez du aireportuan eraginik izan.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;