Gizartea -

Gertaera

Emakume bat zauritu da Bilbon, bere etxean piztutako sute batean kea arnastuta

San Inazio auzoan jazo da gertaera. Sutearen ondorioz, eraikin osoa hustu behar izan dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko emakume bat zauritu da Bilbon, bere etxean piztutako sute batean kea arnastuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Basurtuko Ospitalera eraman dute emakumea. Gainera, etxebizitza berean bizi den beste lagun bat ere zauritu da, kea arnasteagatik ere, eta bertan artatu behar izan dute.

Antonio Guezala Margolaria kalean kokatutako etxebizitza batean gertatu da jazoera, San Inazio auzoan, larunbat honetako 00:30ak aldera. Dirudienez, zirkuitulabur batek eragin du sutea eta, horren ondorioz, eraikin osoa hustu behar izan dute.

Behin sugarrak itzalita, auzokideak euren etxeetara itzuli dira, iturri berak argitu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak