Gizartea -

Bizkaia

Hiru hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan lainoagatik

Valentziatik, Bartzelonatik eta Madriletik zetozen hegaldiek Santanderren lur hartu dute azkenean.

Loiuko aireportuaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Loiuko aireportuaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Loiuko aireportuaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiuko aireportuan lur hartzekoak ziren hiru hegaldi Santanderrera desbideratu behar izan dituzte, larunbat honetako lehen orduetan izandako lainoagatik, Aenako iturriek jakinarazi dutenez.

Valentziatik, Bartzelonatik eta Madriletik zetozen hegaldiek Santanderren lur hartu dute azkenean.

Hiru hegaldi horiek salbu, Bilboko Aireportua normaltasunez funtzionatzen ari da, iturri berdinak zehaztu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak