Gizartea -

ISTRIPUA ZALLAN

Bi pertsona larri zauritu dira Zallan izandako auto istripuan

Ertzaintzak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera da eta errepide ertzeko hormaren kontra jo du.

Zalla, gaur. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.
Zalla, gaur.
Zalla, gaur. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona larri zauritu dira, gaur goizean, Zallan izan den trafiko istripuan. Lehen ikerketen erabera, ibilgailua bidetik atera da eta errepide ertzeko horma baten kontra jo du.

06:30 inguruan izan da ezbeharra, BI-3602 errepidean. Bi zaurituak autoaren barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute, bi pertsona horiek ibilgailutik ateratzeko.

Errepidea ia bi orduz itxita egon da, harik eta istripua izan duen autoa bertatik erretiratu eta bidea garbitu arte.

Bestalde, beste trafiko-istripu bat jazo da Araban, kasu honetan Armiñonen, 14:30ak aldera. Harorako noranzkoan zihoan Volkswagen Golf ibilgailu bat errepidetik atera da, eta zauritu egin dira bertan zihoazen bi bidaiari, 21 eta 35 urteko bi gizonezko. Ondorioz, Mirandako Santiago Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Albisteak Zalla albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak Azken ordukoa Enkarterriri buruz