Gizartea -

Nafarroa

Bi pertsona ikerketapean Iruñean, legez kontrako auto-lasterketak egiteagatik

19 eta 21 urteko bi gazte dira. Ikertzaileek lasterketetako hainbat bideo topatu zituzten sare sozialetan.

Legez kanpoko auto-laterketen irudiak, sare sozialetan zabalduta. Argazkia: EiTB
Legez kanpoko auto-laterketen irudiak, sare sozialetan zabalduta
Legez kanpoko auto-lasterketak ikertzen ari dira berriro Iruñean

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila, 'Fafna' izeneko operazioan, 19 eta 21 urteko bi gazte ari da ikertzen, Iruñean legez kontrako auto-lasterketak egiteagatik; lasterketa horietan, kilometro orduko 215 kilometroko abiadura ere hartu zuten bi gazteek. Ikertzaileek legez kanpoko lasterketa horietako hainbat bideo topatu zituzten sare sozialetan.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, bide-segurtasunaren aurkako sei delitu egotzi dizkie gi gazteei; besteak beste, gehiegizko abiadura, eta ausarkeriaz gidatzea.

Iruñeko ingurabideetako hainbat bidetan legez kontrako lasterketak egiten zirela jakin ostean abiatu zuen operazio Guardia Zibilak. Agenteek hainbat bideo ikusi zituzten sare sozialetan, eta, irudietan, Iruñeko ingurabideetan zihoazen bi ibilgailu "jarrera nabarmen lehiakorrean" harrapatu zituzten. Hainbat kasutan, autoek delitua izateko moduko abiadurak hartzen zituztela egiaztatu zuten.

Agenteek ibilgailuek egindako ibilbidea zehaztea lortu zuten, bai eta hartutako abiadurak nolakoak ziren ere; horrez gain, lasterketetan parte hartzen ari zirenak nortzuk ziren jakin ahal izan zuten. Zirkuitu bat balira bezala erabiltzen zituzten Iruñeko ingurabideak, hain zuzen ere PA30a eta PA34a.

Bideoetako batean ikusten da nola bi ibilgailuek errepideko zabalera osoa hartu zuten, erreiak eta bazterbideak barne, abiadura handiagoa hartzeko; hain zuzen, abiadura 60 km/h-ra mugatuta duten tarte batzuetan, 155 km/h-ko abiadura hartu zuten autoek. Beste batean, bi gidariak parean kokatuta agertzen dira hasieran, eta, gerora, ikusgai dago nola azeleratu zuten, 215 km/h-ra iritsi arte. Horiek egin bitartean, hirugarren lagun batek dena grabatu zuen, bideoak sare sozialetan argitaratze aldera.

Horrelako gertakarietan espezializatuta dagoen Guardia Zibilaren unitateko agenteek gauzatu dute ikerketa. Azken hilabeteotan bigarren aldiz abiatu dituzte eginbideak Iruñerrian, honelako jarrerengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñeko bideoak Gaurko albisteak Nafarroan Delituak azken ordukoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak