Gizartea -
BIZKAIA
Lainoak hegazkin bat Loiuko aireportuan lurreratzea eragotzi du
Hegazkinak Madrilera itzuli behar izan du, atera den tokira, Aenako iturrien arabera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lainoak hegazkin bat Loiuko (Bizkaia) aireportuan lurreratzea eragotzi du eta Madrilera itzuli behar izan da, atera den tokira, Aenako iturrien arabera.
Iturri horiek azaldu dutenez, lainoagatik eragozpenak izan dituen hegaldi bakarra izan da, gainerakoek "normaltasunez" jardun baitute.
Zehazki, Madriletik irten den hegaldi bat izan da, Loiun lurreratu behar zena gero Espainiako hiriburura itzultzeko berriz. Hala ere, ezin izan da Bilboko aireportuan lurreratu eta Madrilera itzuli da.
Bestalde, oraindik haizea eta lanbroa jasaten duten Kanaria Uharteetako lotura ere normaltasunera itzultzen ari da. Goizean hegaldi bat atera da Teneriferantz, atzerapenarekin izan arren, eta beste hegaldi bat ateratzea aurreikusten da 16:50ean.