Gizartea -
Justizia
Epaile batek Malagako aire-kontrolatzaileen aurkako auzia itxi du
Baja medikua eman zieten medikuek epaitegian deklaratu dutenez, 14 aire-kontrolatzaileek lanean jardutea eragozten zien gaixotasuna pairatzen zuten.
Erredakzioa
Malagako Instrukzioko 6. Epaitegiak Fiskaltzak joan den abenduan izandako gatazkan lanera joan ez ziren 14 aire-kontrolatzaileren aurka irekitako auzia itxi du.
14 langile horiei baja eman zieten medikueak epaitegian deklaratu behar izan dute. Malaga Hoy egunkariak jakinarazi duenez, medikuek adierazi dute auzipetuek lanean jardutea eragozten zieten gaixotasunak pairatzen zituztela. Neurri ekonomikoen lege dekretu batean Ministroen Kontseiluak aire-kontrolatzaileen gehieneko ordu kopurua 1.670ekoa izatea erabaki zuen joan abenduaren 3an, eta neurri horren ondoren piztu zen gatazka.
Gatazkaren ondorioz Espainiako aire eremua itxi egin zen eta alarma egoera ezarri zen. Malagako aireportuan esaterako 200 hegaldi bertan behera geratu ziren eta inguru horretako Hotelek 30.000 egonaldi inguru galdu zituzten.
Aire kontroltzaileek legez kanpoko lanuztea egin ote zuten ikertzen hasi zen joan den abenduaren 7an Malagako Fiskaltza. Abenduaren 14ean deitu zituzten deklaratzera aire-kontrolatzaileak, baina Fiskaltzaren galderei inork ez zien erantzun.