Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

18 urteko neska bat hil da Granadan jipoia jasota

Biktimaren bikotekidea atxilotu dute gertakariarekin zerikusia duelakoan. Guardia Zibila heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urte inguruko neska gazte bat hil da bart Granadako Otura herrian "modu bortitzean", antza jipoi gogor bat jaso ondoren.

Oturako Udaletxeko ordezkari batzuek jakitera eman dutenez, neska gaztearen bikotekidea atxilotu du Guardia Zibilak gertakariarekin zerikusia duelakoan .

Antza, atxilotuak 20 urte ditu. Neska-lagunarekin batera egiten zuen lan biktimaren familiakoen kafetegi batean eta herrian oso ezagunak ziren.

Gertakaria bart gauean izan da. Biktimak Monica R.C. izena du eta bere bikotekideak, ustez jipoia eman eta gero, Granadako ospitale batera eraman zuen. Mediku iturriek adierazi dutenez ezin izan zuten ezer egin 18 urteko neska dagoeneko "hilda" baitzegoen.

Granadako Gobernuaren Ordezkariordetzak baieztatu du, jada, emakumeen kontrako indarkeria kasua izan dela. Polizia heriotza nola jazo den ikertzen ari da orain eta kasua sekretupean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea