Gizartea -

Lan istripua

Langile bat larri zauritu da Langraiz Okako lantegi batean

Ezbeharra joan den astelehenean jazo zen. Garezurreko traumatismoa jasan zuen eta Gasteizko ospitale batean ebakuntza egin zioten, ordutik zainketa ntentsiboetako unitatean ingresatuta dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langraiz Okako (Araba) enpresa batetako langile bat larri dago Zaintza Intentsiboetako Unitatean ingresatuta lan istripua izan eta gero.

Ezbeharra joan den astelehenean gertatu zen, Taxume metalezko egiturak egiten dituzten enpresan. Antza langilea garabi batekin zamaketa lanak egiten ari zen eta aldameneko garabi baten paketea erori citación buruan.

Istripuaren eraginez, langileak garezurrean kolpe gogorra jasan zuen eta Gasteizko ospitale batean ebakuntza egin zioten berehala.

Arabako Lan Ikuskaritzari ezbeharra ikertzeko eskatu dio ESK sindikatuak. Halaber, gogorarazi du lantegi horretan gertatzen den hirugarren ezbehar larria dela.

Azkena, maiatzaren 25ean jazo zen. Enpresa horretako langile bat hil zen Teruelgo aireportuan lanean ari zela. Berarekin batera aireportuak azpikontratatutako beste konpainia batetako kidea bat hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea