Gizartea -

Bilbo

Emakume bat Itsasadarrera erorita hil da Bilbon

Abusutik Boluetarako tartean dagoen zubitik erori da. Bi ertzainek uretara jauzi egin dute, eta bizirik erreskatatu ahal izan dute, baina gerora hil da, Basurtuko Ospitalean.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da Bilbon ostegun honetan, Itsasadarrera erorita, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Abusutik Boluetarako tartean dagoen zubitik erori da, iturri horrek berak zehaztu du.

Gertakaria 09:20 aldera jazo da. Bi ertzainek uretara jauzi egin dute, eta bizirik erreskatatu ahal izan dute emakumea; Basurtuko Ospitalera eraman dute, eta bertan hil da, gerora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarra Bilboko azken albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak