Gizartea -

Osasuna

Medikuek printzipio aktiboa duten sendagaiak aginduko dituzte

Gainera, erregistratuta 10 urte baino gehiago daramatzaten botiken prezioa % 15 merkatuko dute generikorik ez badute. Osasun Ministerioak eta erkidegoek adostu dituzte neurriak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Ministerioak eta erkidegoek printzipio aktiboa duten sendagaien preskripzioa estatu osora hedatzea adostu dute. Izan ere, autonomia erkidego batzuetan egiten da soilik. Andaluzian esaterako, kasuen %90ean generikoak errezetatzen dira.

Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun sailburuek 2000 milioi euro aurreztu nahi dituzte gaur hartu dituzten neurriekin.

Horrez gain, erregistratuta 10 urte baino gehiago daramatzaten botiken prezioa % 15 merkatuko dute generikorik ez badute. Horrela, osasun sistemaren jasangarritasuna bermatu nahi du Leire Pajin Osasun ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea