Gizartea -

Aterpetxe eta zentro batetik

80 pertsona ebakuatu dituzte Lizarran sute baten ondorioz

Aterpetxe bat eta minusbaliatuen zentro bat hustuarazi dute gauean inguruan piztu den sute baten ondorioz. Garrak itzaltzea lortu bezain pronto itzuli da jendea eraikinetara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako aterpetxe batetik eta minusbaliatuen zentro batetik 80 lagun atera behar izan dituzte, inguruan dagoen Santa Barbara mendian sortu den sutea dela eta, segurtasun neurriak tarteko.

Sutea, Nafarroako Gobernuak komunikatu baten bitartez azaldu duenez, ez dakite zergatik sortu den Agua Saladako igerilekuen inguruan, pinudiak dauden gune batean, hain zuzen ere.

Handik dena den, Oncineda ingurura zabaltzen hasi da, gazteentzat aterpetxe bat eta minusbaliatuentzat zentro bat dauden gunera, hain zuzen ere. Beraz, segurtasun neurriak tarteko, pare bat orduz bi zentro horiek hustu egin dituzte.

Guztira, 80 lagun ebakuatu eta herriko kiroldegira eraman dituzte; Gurutze Gorriko langileek artatu dituzte bertan. Hasiera batean kiroldegia ebakuatuek gaua bertan pasatzeko egokitu duten arren, azkenean 22:00ak aldera sua mendean hartu dute suhiltzaileek eta 80 lagunek beren zentroetara itzuli ahal izan dute.

Sua itzaltzeko lanetan Nafarroako Gobernuko 36 suhiltzailek hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea