Gizartea -
Errioxa
Trintxerpeko gazte talde bat erreskatatu dute Errioxan
Erreskatatutako 14 adingabeak eta bi begiraleak Trintxerpeko denbora libreko taldekoak dira. Guztiak egoera onean daude.
Erredakzioa
Errioxako Montemediano de Cameros mendian akanpatuta zegoen Trintxerpeko gazte talde bat (14 adingabe eta bi begirale) erreskatatu zuen Guardia Zibilak joan den asteartean, Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jainarazazi zuenez.
San Leonardo de Yagüe eta Vinuesako patruilek asteartean hasi zituzten erreskate-lanak, goizeko 06:00ak aldera gertaera inguruko abisua jaso zutenean.
Riscas inguruan zeuden gazteak beren begiraleekin, suteak kontrolatzen dituen etxola baten arkupean eta telefonia antena baten alboan jarrita, euria eta hotzetik babesteko.
Montenegrora eraman zituzten erreskatutakoak eta bertako alkateak, herriko erabilera ugariko gela utzi zien. Guztiak egoera onean zeuden.