Gizartea -
Irun
Kamioilari bat atxilotu dute hiru kamioiri su ematea leporatuta
Traktore bati lotuta zegoen lastoz betetako kamioi batean hasi zen sua, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
39 urteko kamioilari bat atxilotu dute, ustez kamioi batzuei nahita su emateagatik. Uztailaren 7an izan zen gertaera eta Irungo aparkaleku batean zeuden hainbat kamioiri eragin zion suteak.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, uztailaren 7an, Irungo Antxotxipi kalean sute bat gertatu zen kamioientzako aparkaleku batean. Traktore bati lotuta zegoen lastoz betetako kamioi batean hasi zen sua.
Inguruan zeuden beste hiru kamioietara zabaldu zen sua eta suhiltzaileen laguntza behar izan zuten sua itzaltzeko. Kamioia bertan aparkatuta zeukan 39 urteko kamioilari frantziar batek lesioa izan zuen hanka batean eta Bidasoako ospitalera eraman zuten.
Sutearen inguruko ikerketen ostean, sua nahita sortua izan zela ikusi zuen Ertzaintzak eta horrenbestez, atzo goizean, ostiralean, 39 urteko gizona atxilotu zuten ustez sua berak sortu zuela leporatuta.