Gizartea -
Istripua
Gizonezko batek semea hil du, zabor kamioi batek harrapatuta, Gironan
Ibilgailuarekin atzera egiten zebilela, gizonak 14 urteko semea harrapatu du, Massaneseko urbanizazio batean.
Erredakzioa
Gizonezko batek 14 urteko semea hil du, zabor kamioi batekin nahigabe harrapatu ostean, Massanesen (Girona). Gizonak ibilgailuarekin atzera egiten zebilela, semea jo du.
Gertakaria udalerri honetan jazo da larunbat honetako 15:00ak aldera. Mosso d''Esquadrak jazoera argitzeko ikerkuntza egiten ari dira. Istripuaren lekura Mosso d´Esquadrako hiru patruila eta bi anbulantzia bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea