Gizartea -

Sektak

Miguel Perlado psikologoa: "Sare sozialak sektak osatzeko leku aproposak dira"

Radio Euskadin, Miguel Perlado, sektetan aditua den psikologo klinikoa, eta hazkunde pertsonaleko ikastaroekiko menpekotasuna duen Josep Darns elkarrizketatuko dituzte.

Sekten mundua Radio Euskadin. Pexels
Sekten mundua Radio Euskadin.
Sekten mundua Radio Euskadin. Pexels

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cronica de Fin de Semana saioan elkarrizketatu duten Miguel Perladok, sektetan aditua den psikologo klinikoa, sare sozialak sektak osatzeko leku aproposak direla adierazi du. Gainera, "kritikoa den informazioa lausotzea" lortzen dutela azpimarratu du. Egun, sektak ez dira gai erlijiosoetan zentratzen, baizik eta autolaguntzan zein norberaren ezagutzan.

Beste alde batetik, Josep Darnes, denbora luzez "auzoko guruak" antolatzen zituzten hazkunde pertsonaleko ikastaroekiko menpekotasuna duen gizon bat elkarrizketatu dute. Bere esperientzia pertsonala azaltzeaz gain, nabarmendu du "mundu horretatik ateratzeko aukerak" daudela, baina "oso zaila" dela; era berean, azpimarratu du "menpekotasuna bizitza osoan" mantentzen dela. Darnesek jarduera horiekiko "oztopo legalik" ez daudela gogorarazi du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE