Gizartea -
Trebakuntzarako ikastaroa
Bi sexuei froga fisiko desberdinak egitea onartu du epaitegi batek
Gorputz-gaitasunaren frogaren oinarria inpugnatu dute epaiketan eta batez ere indarrari dagokion froga.
Erredakzioa
Gasteizeko 3 zenbakiko Administrazioarekiko auzien prozesuko epaitegiak, Ertzaintzako Sindikatu Profesionalak (SIPE), bizkartzainen trebakuntza ikastaroaren inguruan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa atzera bota du. Ikastaro honek, gizonezkoei eta emakumezkoei baremo ezberdinak jartzen dizkie froga fisikoak egiterakoan.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, sententzia honek, Euskadiko Akademiako zuzendariaren 2010eko apirilaren 19ko ebazpena bermatzen du.
Gorputz-gaitasunaren probaren aurka egin da epaiketan, eta batez ere, indarraren frogaren aurka, egin diren indarraren zortzi probak ezberdinak izan baitira gizon eta emakumeentzat. Sindikatuak esan duenez, oinarri honek berdintasunaren printzipioa urratzen du "arrazoirik gabe" bi sexuen artean proba ezberdinak jartzean.
Sententziaren arabera, "gizonak eta emakumeek izaera fisiko ezberdina dute naturalki" eta Konstituzio Auzitegiak dioenez, "gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun biologiko hori da trebakuntza ikastaroan proba ezberdinak jartzearen arrazoietako bat".