Gizartea -
Ezkutuko bidaiaria zen
Getxon desagertu zen gizonezkoaren bilaketa lanak, bertan behera
Astelehen honetan berriro ekingo dio bilaketari Itsas Salbamenduak. Larunbat goizaldean Marokoko itsasontzi batetik itsasora salto egin zuen gizonezkoak.
Erredakzioa
Astelehen honetan berriro ekingo dio bilaketari Itsas Salbamenduak. Larunbat goizaldean Marokoko itsasontzi batetik itsasora salto egin zuen gizonezkoak.
Larunbat goizaldean aingura botata zegoen "Capella" izeneko itsasontzitik uretara bota ziren hiru lagun. Horietako bat hilda aurkitu zuten 07:00ak aldera, beste bat onik eta hirugarrena desagertu zen.
Itsas Salbamenduko Alonso de Chaves itsasontziak, Salvamar Alcyonek, Gurutze Gorriko bi potinek, Guardia Zibileko Itsas Salbamenduko beste potin batek eta Helymer 205 helikopteroak parte hartu dute bilaketa lanetan.