Gizartea -
Zirkulazio-istripua
Lagun bat hil da Usurbilen, autoarekin aldapa batetik erorita
Istripua astelehen honetako 09:10 aldera jazo da, GI-20 errepidean. Ibilgailua bost bat metroko altuera batetik jausi da.
Agentziak | Erredakzioa
Lagun bat hil da, gizon bat antza, astelehen honetako goizean, Usurbilen, zirkulazio-istripuan, autoarekin bost bat metroko aldapa batetik erorita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 09:10 aldera jazo da, GI-20 errepidean, Usurbilen parean; ikertzen ari dira zergatik, Errenteriarako noranzkoan zihoan autoa aldapatik jausi da, eta irauli egin da.
Talkaren eraginez, autoaren gidaria istripua gertatu den tokian hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea