Gizartea -

Getxo

Lau pertsona zauritu dira Algortan, taberna batean izandako gas-leherketa batean

10:30ean gertatu da eztanda, eta kalteak eragin ditu gertuen zeuden ibilgailuetan. Zaurituetako bi ospitalera eraman dituzte.

Algortan izandako gas-leherketa batek kalte materialak utzi ditu. Argazkia: EiTB
Algortako taberna batean izandako gas-leherketa batek kalte materialak utzi ditu
Bi pertsona zauritu dira Algortako taberna batean izan den leherketan

0:58

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona arin zauritu dira gaur goizean, 10:30 aldera, Algortako Alangobarri kaleko taberna batean izandako gas leherketaren ondorioz, Getxoko Udalak jakitera eman duenez.

Eztandaren ostean, suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Guardia Zibila eta anbulantziak bertaratu dira berehala. Udalak azaldu duenez, zaurituetako bi lekuan bertan artatu dituzte eta beste bi, badaezpada, ospitale batera eraman dituzte.

Ertzaintzak zehaztu duenez, bi pertsona baino ez dira zauritu: 59 urteko emakume bat, Urdulizko ospitalera eraman dutena, eta 56 urteko gizon bat, Gurutzetara eraman dutena. Gainera, mugikortasun arazoak dituen pertsona bat senide baten etxebizitzara eraman dute anbulantziaz, baina ez zegoen zaurituta.

Getxoko Udalak gaineratu duenez, leherketaren ondorioz, kalte material handiak izan dira tabernaren goiko solairuetako etxebizitzetan, inguruko hainbat saltokitan eta haren ondoan aparkatutako ibilgailu batzuetan, bai eta pareko eraikinean ere.

Inguruan normaltasuna berreskuratzeko lanean ari dira, eta eztandak eragindako kalteak ebaluatzen ari dira. Bestalde, Segurtasun Sailak gaineratu du kafetegiaren ondoan dagoen eraikinaren zati bat hustu dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak