Gizartea -
Granadan
Itsas Salbamenduak 43 etorkin zeramatzan ontzi bat erreskatatu du
Gauerdi aldera aurkitu zuten ontzia. 43 lagun Saharaz hegoaldekoak dira eta egoera onean daude. Azken 72 orduetan 137 etorkin erreskatatu dituzte zonalde berean.
Erredakzioa
Itsas Salbamenduko kideek Saharaz hegoaldeko 43 etorkin zeramatzan ontzi bat erreskatatu dute Granadaren eta Almeriaren artean, kostaldetik 12 itsas miliatara.
Abisua jaso ostean, Salbamenduko "Helimer" helikopteroa eta Salvamar Hamal itsasontzia haien bila egon dira eta gauerdi aldera etorkinen ontzia aurkitu du helikopteroak.
Etorkinak Motrileko Portura eraman dituzte 02:30ak pasata eta Gurutze Gorriko laguntzaileek artatu dituzte. Behin Aldi Baterako Zentroan, Polizia Nazionalaren esku utzi dituzte. Bertan datozen orduetan izango dira Etorkinentzako Zentro batera eraman arte.
Europara Granadatik sartzeko asmoa zuten 137 etorkin erreskatatu dituzte azken 72 orduetan.