Gizartea -
Trafikoa
Auto-ilara luzeak Andoainen, Gasteizerako noranzkoan
Zisterna-kamioi bat irauli egin da N-1 errepidean, eta errei bat itxita dago. Bilbon ere zirkulazio arazoak daude Sabino Arana kalean eta Zorrotza auzoan, bi istripuren ondorioz.
Erredakzioa
Zisterna-kamioi bat irauli egin da N-1 errepidean, Andoain (Gipuzkoa) parean, eta ondorioz errei bat itxi egin behar izan dute.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua 07:30ean jazo da, Gasteizerako noranzkoan.
10:30ean, auto-ilarak 10 kilometrokoak ziren, Euskadi Irratiaren esanetan.
Bilbon ere
Bestalde, A-8 autobidean, Bilbo parean, ere auto-ilarak sortzen ari dira, Sabino Arana kalean eta Zorrotza auzoan jazotako bi istripuren ondorioz.
Aipatu lekuetan, bi autoak bidetik atera dira, eta errei bana itxi behar izan dute. Dena dela, istripuetan ez da inor zauritu.