Gizartea -
Aiton-amonen eguna
Aiton-amonen erdiek egunean sei ordu ematen dituzte bilobak zaintzen
Ikerketa baten erakutsi duenez, kasu batzuetan, pertsona horiek denbora osoko lanaldia egiten dute, eta euren ilobez arduratzera behartuta sentitzen dute euren burua.
Erredakzioa
Espainiako aiton-amonen erdiek batez beste egunean sei ordu eskaintzen dizkie euren bilobak zaintzeari. Borondatezko jarduera izan ohi da, adeitasunez egiten dutena normalean.
Aiton-amonen Eguna dela eta, Geriatriako eta Gerontologiako Espainiako Elkarteak eman ditu datu horiek. Gainera, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioek egindako galdetegi bat zabaldu du.
Kasu batzuetan, pertsona horiek denbora osoko lanaldia egiten ari diren irudipena dute, eta euren ilobez arduratzera behartuta sehtitzen dute euren burua.
Geriatriako eta Gerontologiako Espainiako Elkarteak prentsa ohar batean zehaztu duenez, jarduerak pozgarria izan behar du aiton-amonentzat eta bilobarentzat, baina "inoiz ez" du karga bat izatera pasatu behar, batzuetan pertsona nagusiak egin beharreko gauzak gehiegitzat hartzen baititu. Egoera horrek, luzera, estres arazoak, larritasuna edota depresioa eragin ditzake aiton-amonengan.
Euren seme-alabak ondoen aiton-amonekin daudela diote seme-alaba zaharrenek. Ume horiei biziago eta baliagarriago sentiarazten baitiete, eta, bakardadeari aurre egiten laguntzeaz gain, "bigarren gurasotasun" bat bizitzeko aukera ematen dietela esaten dute.