Gizartea -

Nafarroan

Kartzelatu egin dute, adingabe bati 5 urtez abusuak egiteagatik

Biktima haren bikotekidearen alaba da. Gizonezkoa Iruñekoa da eta sexu askatasunaren aurkako delitu jarraitua egotzi diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bati behin-behineko espetxealdia ezarri diote, Iruñeko Udaltzaingoak adingabe bati abusuak egitea egotzita atxilotu eta gero.

Nafarroako hiriburuko Udalak agiri batean jakinarazi duenez, gizonezkoa atzo kartzelatu zuten, epailearen esku utzi eta gero.

Antza denez, gizonezkoak bere bikotekidearen alaba adingabeari abusuak egin dizkio azken bost urteetan.

Urte horietan, gizonezkoa bikotekidearekin bizi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea